Nafarroako Foru Komunitatean euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak
Euskarabideak – Euskararen Nafar Institutuak – “Euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko 2026ko laguntzak sektore pribatuko enpresentzat” dirulaguntzen deialdia ireki du.
Diruz lagunduko dira 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte (bi egunak barne) egindako programak eta jarduerak.
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 28ra arte egongo da zabalik.
Nork eska dezake?
Indarreko legeriaren arabera legez eratuta dauden eta Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta dauden enpresa guztiek.
Zer jarduera sartzen dira dirulaguntzan?
2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean egindako programak eta jarduerak, biak barne.
Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
- Modalitateak:
- 1. modalitatea: 15.000 euro. Euskarak lantokian duen egoeraren diagnostikoa egitea edo Euskara Plan bat egitea.
- 2. modalitatea: 50.000 euro. Euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko jarduerak, enpresaren Euskara Planetik eta urteko kudeaketa planetik abiatuta.
- 3. modalitatea: 5.000 euro. Ekintza puntualak edo neurri zehatzak, aldez aurreko Euskara Planik gabe.
- 4. modalitatea: 12.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
- Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea.
- Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
- Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.
Zein jarduera ez dira sartzen dirulaguntzan?
Kanpoan gelditzen dira:
- Euskarabidearen beste laguntza-deialdi batean eta epealdi bererako diruz lagundutako proiektuak edo jarduerak.
- Enpresa eskatzailearen barneko langileekin soilik gauzatzea aurreikusten diren proiektuak.
- Euskararen kalitatea bermatzen ez duten proiektuak, hots, Euskaltzaindiak emandako arauak eta gomendioak betetzen ez dituztenak. Itzulpen testuak zuzenak eta egokiak izan behar dira.
- Inprimaketa akatsak, irakurgarritasun txikia eta material desegokiak dituzten lanak, bai eta diruz lagundutako elementuaren kalitatea eta iraunkortasuna arriskuan jartzen duen beste edozein alderdi dutenak ere.
Zenbateko dirulaguntza ematen dute?
Laguntzen zenbatekoa balorazio-batzordeak zehaztuko du, irizpideak aplikatu ondoren lortutako puntuazioaren arabera, eta deialdi honetan esleitutako zenbateko osoa agortu arte banatuko da. Dirulaguntzaren zenbateko osoa 82.000 eurokoa da eta norgehiagokako araubidea erabiliz emanen da, hainbanaketa eginez.
Noiz eska dezaket laguntza?
Laguntza eskatzeko epea 2026ko apirilaren 29an hasten da eta maiatzaren 28an amaituko da.
Informazio edo laguntza gehiago behar duzu eskaera aurkezteko?
Erdialdeko Partzuergoko Euskara Zerbitzuak laguntza hau izapidetzeko aholkularitza ematen du lurraldeko enpresa pribatuen artean. Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: consorcio@navarramedia.org I 948 740 739.
Erdialdeko Partzuergoko aholkularitza teknikoko zerbitzuaren barruan idatzitako dokumentua; inola ere ez ditu laguntzen oinarriak ordezten. Laguntzak eskatzeko, beharrezkoa izango da ebazpenaren testu osoa ezagutzea.
