Euskarabideak – Euskararen Nafar Institutuak – «2025ean eta 2026ko lehen seihilekoan euskara ikasteko helduentzako laguntzak» dirulaguntzen deialdia ireki du.
Deialdi honen xedea da euskara ikasteko laguntza indibidualak arautzea Nafarroako Foru Komunitatean erroldatutako pertsona helduentzat.
Hauek dira laguntzako hiru modalitateak:
-
C modalitatea: 2025-2026 ikasturtean A1 mailako mailetan matrikulatutako ikasleentzat.
-
A modalitatea: 2026ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko irailaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.
-
B modalitatea: 2026ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2027ko ekainaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.
Nork eska dezake?
- Euskara ikasi nahi duten hiritarrentzat (A eta B modalitateak) eta 2025-2026 ikasturtean A1 mailan matrikulatuta dauden ikasleentzat (C modalitatea). Kasu guztietan deialdia argitaratzen den egunean Nafarroan erroldatuta egotea eta 16 urte beteak izatea edo urte naturalean betetzea ezinbestekoa izango da.
- Salbuespenak:
- Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietako B1 maila eta hortik aurrerako ikasleak.
- Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, horietarako berariazko laguntzak eskatzen badituzte.
Noiz eska dezaket laguntza?
- C modalitatea: 2026/05/15-2026/06/15
- A modalitatea: 2026/06/15-2026/08/31
- B modalitatea: 2026/09/01-2026/11/03
Zenbateko dirulaguntza ematen dute?
A eta B modalitateen xehetasun batzuk: A1 eta A2 mailetako ikasleek matrikularen % 100era arteko dirulaguntzak jasoko dituzte.
B1, B2, C1 eta C2 mailetako ikasleentzako tarteak:
- Ikastaro estentsiboen, trinkoen eta barnetegien laguntza moduluak:
- 10 eta 80 ordu bitartekoak: 125 eurora arte
- 81 eta 200 ordu bitartekoak: 250 eurora arte
- 201 eta 270 ordu bitartekoak: 350 eurora arte
- 271 eta 400 ordu bitartekoak: 475 eurora arte
- Autoikaskuntzako ikastaroen laguntza moduluak:
- 40 eta 100 ordu bitartekoak: 125 eurora arte
- 101 eta 190 ordu bitartekoak: 250 eurora arte
- 191 eta 400 ordu bitartekoak: 350 eurora arte
- Berariazko ikastaroen laguntza moduluak (C2, ikastaro espezializatuak edota kolektibo zehatzeei zuzendutakoak)
- 40 eta 100 ordu bitartekoak: 250 eurora arte
- 101 eta 200 ordu bitartekoak: 350 eurora arte
- 201 eta 400 ordu bitartekoak: 475 eurora arte
- A1 mailako ikasleentzako laguntzak matrikularen % 100erainokoak izan daitezke, eta 815 euro emango dira, gehienez, aurrez aurreko ikastaroetan, eta 1.465 euro, berriz, autoikaskuntzako ikastaroetan.
C modalitatearen beste xehetasun batzuk:
2025-2026 ikasturtean A1 mailan matrikulatuta dauden ikasleek parte hartu ahalko dute. Aurreko deialdian dirulaguntza eskatu zutenek diru-kopuru osagarri bat jaso ahal izango dute matrikularengatik ordaindutakoa berdintzeko eta laguntzarik eskatu ez zutenek aukera izango dute 2025-2026 ikasturteari dagokion dirulaguntza osoa eskatzeko.
Zein izan behar du nire konpromisoa?
- Ikasleak gutxienez ikastaroaren % 80ko bertaratzea eduki behar du laguntza jasotzeko.
- Deialdi honetan ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatzen ahal da. Kasu horietan laguntzak ordainketa modu bateratuan eginen da.
Informazio edo laguntza gehiago behar duzu eskaera aurkezteko?
Erdialdeko Partzuergoko Euskara Zerbitzuak laguntza hau izapidetzeko aholkularitza ematen du lurraldeko elkarteen artean. Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: consorcio@navarramedia.org I 948 740 739.
Erdialdeko Partzuergoko aholkularitza teknikoko zerbitzuaren barruan idatzitako dokumentua; inola ere ez ditu laguntzen oinarriak ordezten. Laguntzak eskatzeko, beharrezkoa izango da ebazpenaren testu osoa ezagutzea.