[Entre Corchetes] Jaialdia

Jaialdia [Entre Corchetes] – Gastronomia eta ardoak

Nafar Erdialdea bere zaporeen bidez ezagutzeko jaialdia

Entre corchestes, Nafarroa Erdialdea zaporeen bidez gozatzeko apustua da, mota guztietako turistentzat eta baita plan desberdin bat bilatzen duten bertakoentzat.

Proiektua Erdialdeko Bidai Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren barruan dago, eta Europar Batasunak-Next Generation EU ekimenak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruko ekimena da.

Objetivos

Fortalecer

bidai helmugaren eskaintza enoturistikoa eta enogastronomikoa

Posicionar

eskualdea erreferente gisa enoturismoan eta turismo gastronomikoan

Equilibrio

turismo-eskaintzaren desestazionalizazioa eta deszentralizazioa

Oportunidades

tokiko enpresetarako, hala nola upategietarako, ostalaritzarako edo ekoizleentzat.

Konexioa

ondarearen, tokiko kulturaren eta enogastronomiaren arteko lotura sendotzea

Azpimarratzekoak

Noches Lunáticas

Bizipen enogastronomiko bat, tokiko sukaldaritza, ardoa eta musika elkartzen dituena Nafar Erdialdeko xarma duten espazioetan. Ekitaldi bakoitza gune berezi batean egiten da, hala nola upategietan, mahastietan edo eraikin historikoetan, edukiera murriztuarekin eta girotze zainduarekin

Familientzako enoturismo proposamen bat, Nafar Erdialdeko bertako ardoaz, paisaiaz eta gastronomiaz gozatzeko.
Mahastien arteko ibilbide gidatuak, haurrentzako jarduerak, sormen tailerrak, dastaketak eta musika.

Nafarroa JD ardoarekin uztartutako pintxoen lehiaketa gastronomikoa,
Erdialdeko taberna eta jatetxeek bertako produktuekin egina

Ezagutu proiektu osoa webgunean:

Lotutako albisteak

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Harremanetarako

Entre Corchetes taldea

Entre Corchetes taldea

Proiektuaren ardura duen taldea Erdialdeko Partzuergoan

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, idatzi: consorcio@navarramedia.org

Ibilbide sarea Nafar Erdialdean

Ibilbide sarea Nafar Erdialdean

Nafar Erdialdeko Garapen Partzuergoak eta bere Tokiko Ekintza Taldeak kudeatzen dute produktu turistiko hau:

Erdialdeko Oinezko Bidezidorren Sareak 312 kilometro gehitzea ekarri du, maila eta zailtasun desberdinetako 33 bidezidorretan oinez gozatzeko. Untzue haitzaren gailurretik, Arga ibaiaren ertzera, Alaitz mendilerroaren magaletik Aragoi ibaiaren ertzera, Uxue mendilerrotik, Pitillas urmaelera. Mahastien, perretxikoen eta ondare kultural eta natural zabalaren arteko bidezidorrak. Mendi ibilien aldeko apustua da, aukera turistiko jasangarri eta osasungarri gisa, eta 23 toki erakundek egin dugu, Erdialdeko Tokiko Ekintza Taldearekin batera.

Bideetatik ibiltzearen ahaleginaren ondoren, tokiko ostatuetan gastronomiarik, ardorik eta atsedenik onenaz gozatzea egokituko da, horiek baitira produktu turistiko honetarako onenak, BTT Erdialdea gunearekin batera, naturako turistei eskaintzen dieguna.

www.apie.navarramedia.es/eu webgunean kalitatezko informazioa eta zerbitzu interesgarriak jasotzen dira bidezidorretan barrena doazenentzat. Webgune honetatik ibilbideen informaziora sartzen da: mapak, GPSrako trackak, wikilock fitxak, profilak, irudiak eta hurbilen dauden ostalaritza establezimenduak. Facebooken eta Instagramen ere baditu profilak, eta 3 sustapen bideo ekoitzi dira. Proiektuak liburuxka elebidunak ere baditu, turismo bulegoetan, udaletxeetan eta ibilbideei lotutako zerbitzuetan aurkitu ahal izango direnak.

Proiektu honen indarguneetako bat da haren atzean pertsonak daudela, eta egoten jarraituko dutela, bideetan sor daitezkeen gorabeherei buruzko informazioa jaso eta emango dutenak, sareak bere helburuak betetzen eta hobetzen jarrai dezan.

Proiektuaren kostua 167.230,10 eurokoa da, eta Erdialdeko Partaidetzazko Toki Garapenerako Estrategiaren finantzaketa izan du (Nafarroa 2014-2020 LGParen 19. neurria). 137.177,93 euroko laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Fondoak (LGENF) %65ean eta Nafarroako Gobernuak %35ean finantzatua.

Diruz lagundu ez den zatia udalerri hauek ordaindu dute: Artaxoa, Beire, Berbintzana, Biurrun-Okotz, Zarrakaztelu, Caparroso, Larraga, Leotz, Mendigorria, Miranda Arga, Mélida, Murillo el Fruto, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Izarbeibar/Gares, Puiu, Santakara, San Martín Unx, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Untzue eta Uxue.

 

Jarri harremanetan espazioen kudeaketarekin.