Gure jarduketaren lurraldean 38 udalerri daude, atxikitzeko akordioa sinatu dutenak, eta guztira 1.415,90 km2-ko azalera dute.

2021eko urtarrilaren 1eko biztanleen erroldaren arabera, 39.597 pertsona bizi dira (19.247 emakume eta 20.350 gizon), eta biztanle dentsitate txikia dute: 27,96 biztanle kilometro koadroko. Jarduteko eremua mendilerroek inguratzen dute (Erreniega, Alaiz, Izko, Lokiz, Urbasa, Andia eta Uxue), puntu guztietatik, Errege Bardea dagoen hegoaldetik izan ezik. Bardea naturagune babestua, erdibasamortua eta 41.845 hektareako azalera du.

Hiru ibaiek, mendebaldean Argak, erdialdean Zidakosek eta eremu honetatik igarotzen duen Aragoik, malda gutxiko pasaia moldatu dute.

Arlo guztietatik begiratuta, lurralde hau trantsizio eremua da, baita transizio bioklimatikoa ere, eta horrek zehaztu du ere bere izena: Nafarroa Erdialdea.

Partzuergoan parte hartzen duten udalerriak:

Adios, Añorbe, Artaxoa, Artazu, Barasoain, Beire, Berbintzana, Biurrun, Caparroso, Zarrakaztelu, Eneritz, Garinoain, Girgillao, Larraga, Legarda, Leotz, Mélida, Mendigorria, Miranda Arga, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Obanos, Erriberri/Olite, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Gares/Puente la Reina, Puiu/Pueyo, San Martin Unx, Santakara, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Uxue, Untzue/Unzué eta Uterga.

Ekintza-lurraldea: