El proyecto “Inteligencia Rural” culmina con éxito su misión de empoderar el rural navarro, bajo el lema “territorios que enseñan y cooperan”
Landa Adimena
Landa Adimena
Gure landa komunitateei eragiten dieten erabaki politikoak hartzeko protagonismoa aldarrikatzen dugu
2024an eta 2025ean lankidetza proiektu honetan lan egin dugu, Cederna Garalur Nafarroako erakundeekin eta EDER Partzuergoarekin batera.
Lankidetzan aritzen diren eta irakasten duten lurraldeak, balioa duten lurraldeak: hauek dira proiektuaren leloak, herriak erdigunean jartzen dituena eta landa munduak etxebizitzari, gazteriari, lurralde antolaketari eta abarri dagokienez dituen erronka espezifikoei heltzen diena.
Ekintza ildoak
Ahalduntzea
landa lurraldeetan
Landa komunitateek beren bizitzari eta lanari eragiten dieten erabakiak hartzeko duten gaitasuna indartzea, eskualdeetako eta Europako politikei dagokienez
Landa lurraldeen narratiba berri bat sortzea
Landa ingurunearen ikuspegia aldatzea, bere errealitateak erakutsiz eta diskurtso positibo berri bat sortuz, Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko aukeretan eta ekarpenak egiteko gaitasunean oinarrituta.
Jarduerak
Proiektuan egindako jardueretako batzuk azalduko dizkizugu; horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke
Lurralde antolaketa parte hartzailearen eta deszentralizatuaren proposamena
Hausnarketarako eta baterako sorkuntzarako guneak, gazteekin dinamizatuta
3 ezagutza bidaia beste landa lurralde batzuetako proiektu interesgarrietara
Etxebizitza, gazteria eta landa agendari buruzko jardunaldiak
Irakurketa kluba eta landa ikuspegia duten bideoforumak
Azpimarratzekoak
Landako hausnarketa arte handiz
Egin genuen saioetako bat sormen tailer bat izan zen, Myriam Cameros Sierra artistarekin.
Orbaibarko gazteak elkartu genituen gure herriak eraldatzeko ekimenei buruz pentsatzeko, landa bizitzak zer esan nahi duen haurrentzako eta gazteentzako, eta horrelako gauza interesgarriak atera ziren.
Landa adimena irudietan
Lau kapitulutan azalduko dizugu nolakoa den gure lurraldea Landa Adimenaren ikuspegitik. Gainera, ikusi jardunaldietako batzuen bideoak gure Youtube kanalean.
Lotutako albisteak
El proyecto “Inteligencia Rural” culmina con éxito su misión de empoderar el medio rural navarro
Tres viajes de conocimiento con mucha Inteligencia Rural
Tres viajes de conocimiento con mucha Inteligencia Rural para conocer proyectos de interés realizados en otros territorios rurales
Disfruta de la tecnología más puntera en Zona Media el 11 de junio
Disfruta de la tecnología más puntera en Zona Media el 11 de junio en este evento tecnolúdico gratuito en Tafalla
Harremanetarako

Esther Capellán Sanz
Proiektuaren ardura duen teknikaria Erdialdeko Partzuergoan
Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, idatzi helbide honetara: pueblosvivos@navarramedia.org





















