Lankidetza proiektu honen helburua da berdintasunezko landa garapen eredu bat sendotzea, parte hartzen duten erakundeen erreferentzia marka gisa, gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna modu tekniko eta profesionalizatuan, koordinatuan, parte hartzailean eta genero eta eskualde ikuspegiarekin landuz.
Albisteak
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
Proiektua
Proiektuaren helburuak
Aipatutako helburu orokorra honako helburu espezifiko hauetan banatzen da, aurreikusitako ekintza ildoei lotuta:
• 1.1 HE Talde profesional bat eta lan metodologia koordinatu, profesional eta partaidetua sortzea, genero ikuspegia aplikatuta, proiektuaren garapenerako, jarraipenerako, ebaluaziorako eta komunikaziorako.
• 1.2 HE Parte hartzen duten landa garapeneko taldeen lan arloetan eta proiektuetan genero ikuspegia zeharkakoa ezartzeko eta aplikatzeko oinarri metodologikoak ezartzea.
• 2.1 HE Emakumeen elkarte sarea indartzen eta jarduten den lurraldeetako emakumeen artean sareak sortzen laguntzea, esperientziak trukatuz eta landa inguruneko bizimoduari emakumeek egiten dioten ekarpena aitortuz eta ikusaraziz.
• 2.2 HE Gazteak berdintasunezko landa garapenaren ereduan sartzea, landa eremuetan bizi diren gazteen bizitzetan eragiten duten genero arazoei entzuteko eta laguntzeko foro bat sortuz.
• 3.1 HE Parte hartzen duten landa lurraldeak dinamizatzea, enpleguaren eta ekintzailetzaren arloan, genero ikuspegiarekin, emakumeek hainbat eremutan egiten dituzten ekarpenak ikusaraziz.
Espero diren emaitzak
- Berdintasuna, gure eskualdeen garapen jasangarrirako tresna nagusia.
- Sare laneko, lankidetzako eta lurralde arteko partaidetzako sare bat sortzea eta mantentzea.
- Beren jarduera berdintasunean oinarritzen duten administrazio publikoen eta erakunde pribatuen arteko koordinazioa hobetzea (AAMM eta federazioak, adibidez).
- Bertako herritarren inplikazioa izatea genero berdintasunean.
Ekintza ildoak

Zeharkakotasuna eta genero ikuspegiaren aplikazioa landa garapeneko taldeetan eta lurralde erakundeetan.

Berdintasunerako partaidetza eta dinamizazioa

Enplegua eta ekintzailetza dinamizatzea genero ikuspegiarekin
Nortzuk parte hartzen dute proiektu honetan?
Guadalhorce (Malaga), Guadix (Granada), Pedroches eta Subbética (Kordoba) eta Nafar Erdialdea (Nafarroa).
Aurrekontua
Aurrekontua: 186.236,43 €, Europar Batasuneko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Andaluziako eta Nafarroako Autonomia Erkidegoek finantzatzen duten zenbatekoa.
Baliabideak
IGUALAB Podcasta. Berdintasuna sustatzen dugu
Landa garapeneko taldeen eta toki erakundeen jarduera arloetan eta proiektuetan genero ikuspegia txertatzeko ibilbidea

