Zabalik 2026ko toki entitateentzat euskara sustatzeko dirulaguntzen epea
Diruz lagunduko dira 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte (bi egunak barne) egindako programak eta jarduerak.
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik.
Nork eska dezake?
Euskarazko jarduerak egiten dituzten toki entitateak.
Zer jarduera sartzen dira dirulaguntzan?
2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean egindako programak eta jarduerak, biak barne.
Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
- A modalitatea (banakakoak):
○ Gizarte eta kultura jarduerak: zinema, antzerkia, literatura lehiaketak, ipuin kontalariak, hitzaldiak, ikastaroak edo tailerrak (gehienez 4 ordu), bertsolaritza, erakusketak, musika emanaldiak* eta produktu digitalak.
○ Errotulazioa eta argitalpenak: kartelak, egutegiak, liburuxkak, buletinak, webguneak, ikerketa eta dibulgazio lanak.
○ Tailerrak eta prestakuntza: 4 ordutik gorako ikastaroak, ludotekak, udalekuak eta jarraipen jarduerak. - B modalitatea (elkarlanean, gutxienez 3 entitate):
○ A modalitateko jarduera berak, elkarlanean eginda.
○ Euskararen ahozko erabilera sustatzeko programa espezifikoak. - C modalitatea (zerbitzuak hobetzeko):
○ Euskara zerbitzu tekniko berriak sortzea edo finkatzea.
○ Langileek euskara ikastea.
○ Hizkuntza paisaia hobetzeko programak.
○ Azterlan soziolinguistikoak eta hizkuntza plangintzako prozesuak.
Zein jarduera ez dira sartzen dirulaguntzan?
Ez dira diruz lagunduko:
- Nafarroako Gobernuaren eskumen esklusiboko jarduerak.
- Ikastetxeetako curriculum-orduetan egindako jarduerak.
- Kanpoko elkarte edo erakundeek antolatutako jarduerak.
- Entitate pribatuekin egindako hitzarmenak.
- Ekitaldi gastronomikoak eta antzekoak.
- Kirol jarduera erregularrak.
- Toki entitateek ematen dituzten beste dirulaguntzak.
- Komunikabideetako publizitatea.
- Argitalpenen harpidetzak (salbuespen batzuekin).
- Banaketa edo kartel jartze gastuak.
- Euskararen sustapenarekin loturarik ez duten jarduerak.
Zenbat dirulaguntza emango didate?
Laguntzen zenbatekoa balorazio-batzordeak zehaztuko du, irizpideak aplikatu ondoren lortutako puntuazioaren arabera (aurrerago azalduko dizkizugu), eta deialdi honetan esleitutako zenbateko osoa agortu arte banatuko da. Dirulaguntzaren zenbateko osoa 1.050.000,00 eurokoa da (A modalitatea: 300.000€; B modalitatea: 440.000€; C modalitatea: 310.000€), eta aurkeztutako proposamenen artean banatu behar da.
Noiz eska dezaket laguntza?
Laguntzak eskatzeko epea 2026ko apirilaren 10ean hasi eta 2026ko maiatzaren 11an amaituko da. Toki entitate bakoitzak eskaera bakarra egin dezake.
Nola baloratzen da laguntzak ematea?
- A modalitatea (gehienez 100 puntu):
- Gizarte eta kultura jarduerak: gastuaren arabera puntuak.
- Errotulazioa eta argitalpenak: gastuaren arabera.
- Prestakuntza eta tailerrak: iraupenaren arabera (ordu kopurua).
- B modalitatea (gehienez 100 puntu):
- Parte hartzen duten entitate kopurua.
- Aurrekontuaren tamaina.
- Euskararen ahozko erabilera sustatzeko izaera.
- Programaren kalitatea (diseinua eta hedapena).
- C modalitatea:
- Azpimodalitatearen arabera (zerbitzu teknikoak, prestakuntza, paisaia, azterlanak).
- Lanpostuen ezaugarriak, zerbitzuaren eragina eta metodologiaren egokitasuna kontuan hartzen dira.
¿Necesitas más información o apoyo para presentar la solicitud?
El Servicio de Euskera del Consorcio de la Zona Media presta asesoramiento para la tramitación de esta ayuda entre las asociaciones del territorio. Puedes solicitarnos cita escribiendo a consorcio@navarramedia.org o llamando al teléfono 948 740 739.
Documento redactado dentro del servicio de asesoramiento técnico del Consorcio de la Zona Media, en ningún caso sustituye a las bases de las ayudas, para realizar la solicitud de ayudas será necesario conocer el texto íntegro de la Resolución.