Euskarabideak – Euskararen Nafar Institutuak – “Irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateendako 2026rako laguntzak, euskara sustatzeko” dirulaguntzen deialdia ireki du.

 

Diruz lagunduko dira 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte (bi egunak barne) egindako programak eta jarduerak.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 22ra arte egongo da zabalik.

Nork eska dezake?

Euskarazko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateek.

Zer jarduera sartzen dira dirulaguntzan?

2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitartean egindako programak eta jarduerak, biak barne.

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:

  • Tailerrak, antzerkia, hitzaldiak, aurkezpenak eta mahai-inguruak euskaraz.
  • Bertsolaritza.
  • Sentsibilizazio-kanpainak.
  • Tokiko hizkuntza-ondarea berreskuratzea.
  • Begirale eta entrenatzaileen prestakuntza.
  • Aldizkari ez-profesionalak.
  • Biztanleria migratzaileari zuzendutako proiektuak.
  • Salbuespen gisa, euskara sustatzen duten gaztelaniazko jarduerak, euskal hiztunen % 10 baino gutxiago dauden eremuetan.

 

Zein jarduera ez dira sartzen dirulaguntzan?

Ez dira diruz lagunduko:

  • Kanpalekuak, txangoak eta otorduak.
  • Musika-kontzertuak.
  • Itzulpenak eta liburuen edizioa.
  • APYMAk edo ikastetxeek antolatutako jarduerak.
  • Herrietako jaietako jarduerak (eremu euskaldunean eta mistoan).
  • Inbertsioak (ordenagailuak, kamerak, altzariak…).
  • Dietak.

 

Zenbat dirulaguntza emango didate?

Laguntzen zenbatekoa balorazio-batzordeak zehaztuko du, irizpideak aplikatu ondoren lortutako puntuazioaren arabera (aurrerago azalduko dizkizugu), eta deialdi honetan esleitutako zenbateko osoa agortu arte banatuko da. Dirulaguntzaren zenbateko osoa 740.000 eurokoa da, eta aurkeztutako proposamenen artean banatu behar da.

Noiz eska dezaket laguntza?

Laguntzak eskatzeko epea 2026ko otsailaren 21ean hasi eta 2026ko martxoaren 22an amaituko da. Elkarte bakoitzak eskaera bakarra egin dezake.

Nola baloratzen da laguntzak ematea?

Hona hemen balorazio-sistema:

  • Proiektuaren kalitatea eta koherentzia: gehienez 10 puntu
  • Hartzaileak (gazteak lehenetsita): gehienez 20 puntu
  • Jarduera kopurua: 20 puntu jarduera bakoitzeko
  • Denboran jarraipena (egonkortasuna): 25 puntu jarduera bakoitzeko
  • Genero-berdintasuna: gehienez 10 puntu
  • Gizarte-ekonomiako entitateekin lankidetza: 10 puntu
  • Kulturartekotasuna: 5 puntu

Informazio edo laguntza gehiago behar duzu eskaera aurkezteko?

Erdialdeko Partzuergoko Euskara Zerbitzuak laguntza hau izapidetzeko aholkularitza ematen du lurraldeko elkarteen artean. Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: consorcio@navarramedia.org | 948 740 739.