— Prest utziko dizut eta gero pasatuko zara?
— Bai, eskerrik asko, gaur presaka noa-eta.
— Zer moduz zaude? Egunak dira ez zaitudala ikusten.
— Gaur arratsaldean erosketa hurbilduko dizut.
— Zure osabak hauek eraman ohi ditu.
Horrelako egoerak ezagunak al zaizkizu?
Keinu txiki horiek, hitz xume horiek, zaintzen duen hurbileko merkataritza erakusten digute.
Nafarroako Erdialdeko herrietan, altxatzen den pertsiana bakoitzak denda bat baino zerbait gehiago pizten du: zaintza sare bat pizten du. Izan ere, hemen erostea hitz egitea da, entzutea, elkarri laguntzea. Mostradorearen atzean edo eskaeraren beste aldean, elkar ezagutzen duten aurpegiak daude, laguntzen duten eskuak, eguneroko bizitzari eusten dioten keinuak.
Zainketen mapa ikusezina aurki dezakegu: loturak, gure herriek eusten duten indar kolektiboa.
Eta horrek izen bat du: Zaintzen duten saltokiak
1. zatia: bezeroak
Erdialdeko saltokiak ez dira ikusten duzuna bakarrik: gu zaintzeko eta komunitatea egiteko beste modu bat ere badira
2. zatia: beste aldean
Dendan egunak berdin hasten dira, baina inoiz ez dira berdinak izaten. Hemen ez da soilik zerbait saltzen: aholkatzen da, entzuten da
3. zatia: zaintzen duten saltokiak
Hemengo saltokiek pisatzen eta kobratzen ez den zerbait gordetzen dute: denbora partekatua, laguntza, aholku bat. Zaintzea ere hori delako.
Ezagutu hemen kanpainaren kartelak
Gure hurbileko saltokietan lurralde osoan zehar gertatzen diren zaintza egoeren argazkiak
Kanpaina hau RuralNAV proiektuaren ekimen bat da, Nafarroa Erdialdeko Partzuergoak sustatua eta Nafarroako Gobernuak finantzatua
Nafarroako Erdialdeko zainketei buruz gehiago jakin nahi duzu?
Ezagutu gehiago RuralNav proiektuari buruz