Sustatzaileentzako arreta

Sustatzaileentzako arreta

Erdialdean ekin nahi duzu?

Negozio ideia bat enpresa proiektu bihurtu nahi duten guztientzat, agentziak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

Informazio zerbitzua

• Enpresa eratzeko administrazio izapideak eta proiektu bakoitzean eska daitekeen araudia.
• Enpresek har ditzaketen era juridikoak. Onurak eta eragozpenak. Kasu bakoitzaren azterketa.
Zerga araudiari eta lan araudiari buruzko informazioa.
Kontratazioa sustatzeko laguntzak. Kontratazio modalitateak eta lan hitzarmenak.
• Enpresa proiektu bakoitzerako laguntzak eta dirulaguntzak.
Izapidetze telematikoetan laguntzea.

Aholkularitza zerbitzua

Negozio ideiari buruzko aholkularitza.
• Enpresa proiektu bakoitzerako egokiena den era juridikoari buruzko aholkularitza.
• Finantzaketa aukerei buruzko aholkularitza.
Enpresa plana eta enpresa proiektuaren bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterketa egitea.
Laguntzak eta dirulaguntzak izapidetzea.
Lehiaketa publikoetan parte hartzeari buruzko aholkularitza.
Izapidetze telematikoetan laguntzea.

Ekintzaileen istorioak Nafarroa Erdialdean

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Laguntzak eta diru-laguntzak

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Esteka interesgarriak

Erdialdea Tokiko Garapen Agentzia

Esperientzia eta ezaugarriak

Erdialdeko enplegu eta tokiko garapenerako agentzia 1994. urtetik ari da enpresa berriak sortzeko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen

Erakundeak aholkularitza eta laguntza zerbitzu integrala ematen die ekimen ekintzaileak dituzten pertsona guztiei, eskualdean enpresa proiektuak sortzen eta finkatzen laguntzeko.

Garapen agentziak arreta deszentralizatuaren aldeko apustua egiten du, eskualdeko pertsonei haien bizilekuko udalerrian arreta pertsonalizatua eman ahal izateko.

Ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua doakoa da, eta erakundearen eskuhartze eremuan abian jartzen diren enpresa ekimen guztietan laguntzera bideratuta dago.

Ekintzaileek Erriberriko egoitzan jaso dezakete aholkularitza-zerbitzua, aldez aurretik hitzordua eskatuta, aurrez aurre edo urrutitik, hitzartutako dataren eta ordutegiaren arabera.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak
  • Espiritu ekintzailea sustatzeko sentsibilizazio eta hedapen ekintzak
  • Sustatzaileak erakarri, hartu eta informatu
  • Aholkularitza-prozesua:
  1. Jarduera hasteko laguntza
  2. Araudien eta izapideen gaineko aholkularitza
  3. Bideragarritasun azterlana egiten laguntzea
  4. Laguntzen eta dirulaguntzen informazioa ematea eta izapidetzea
Harremanetarako
Negozio ideia bat baduzu eta hura abian jartzeko informazioa eta aholkularitza behar baduzu, zure proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko laguntza edo dirulaguntzaren bat izapidetzeko laguntza behar baduzu, eska iezaguzu hitzordua telefonoz (948 740 739), posta elektronikoz (consorcio@navarramedia.org) edo inprimaki hau betez.