Zer da Erdiguneko Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategia (PTGE)?
Partaidetzazko Tokiko Garapenerako Estrategia gure lurralderako plan estrategikoa da, eta bost urtean behin berritzen da. Erdialdeko Partzuergoak diseinatzen du, tokiko biztanleen eta lurraldeko beste eragile publiko eta pribatu batzuen parte-hartzearekin.
Nafarroa Erdialdeko erronketatik eta aukeretatik abiatuta egiten da, eta urtero laguntza deialdi publikoen bidez jartzen da abian.
Ezarritako helburuak lortzen laguntzen duten enpresen, toki entitateen eta ekintzaileen proiektuak finantzatzeko balio dute PTGE laguntza horiek. Nafarroako 2023-2027 aldirako NPB-Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoko fondo europarrak erabiliz eskaintzen dira laguntzak horiek.
Erabilitako metodologia Leader ikuspegi europarrean oinarrituta dago, behetik gorako ikuspegia da eta lurraldearen eta herritarren benetako beharrei entzuten die. 3 fase hauetan egituratzen da: