Herri gogotsuak, herri biziak

Herri gogotsuak, herri biziak

Nafarroako landa mundua beste modu batera kontatzeko proiektua

2024an eta 2025ean lankidetza proiektu honetan lan egin dugu Nafarroako Cederna Garalur, TEDER eta EDER Partzuergoarekin batera. Ekimenak Nafarroako landa ingurunearen aukerak erakustea eta estereotipoei aurre egitea nahi du.

Ekitaldi, topaketa eta kanpainen bidez, gazteak narratiba berritu baten protagonista bihurtzen dira, herriak leku erakargarri, aktibo eta etorkizunekoak bezala erakusten dituena. Proiektua 350.000 €-rekin finantzatu du Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak.

Lan ildoak

w

Nafarroako landa eremuko 8 gaztek osatutako talde fokalarekin lan egitea

[horietako 2 Erdialdekoak]

8 ekitaldi Rural Fest

Nafarroan, Erdialdean Untzue/Unzué eta Murillon el Fruto izan ziren

#LandaMood publizitate kanpaina

landa kontakizun berria eskualde eta toki mailan zabaltzeko

 

Erdialdeko Landa Eskolen Topaketa

haur eta gazteen dinamizazioa landa eremuan

Lurralde agenteak eta Partzuergoko langileak

sentsibilizatzeko eta komunikazioan gaitzeko jardunaldiak

Azpimarratzekoak

Herri batean geratu, herrira itzuli edo herri batera joan. Zein da zure Landa Mood?

#LandaMood kanpainak herri batean bizi eta lan egin nahi duten 12 gazteen benetako istorioak kontatzen ditu. Benetako jendea, oso argi hitz egiten duena, autotunerik gabe, Nafarroako herri batean bizitzeak zer esan nahi duen.

Erdialdeko Landa Moodak

Lotutako albisteak

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Harremanetarako

Esther Capellán Sanz eta Ángela Irañeta Iglesias

Esther Capellán Sanz eta Ángela Irañeta Iglesias

Proiektuaren kargurako teknikariak Erdialdeko Partzuergoan

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, idatzi helbide honetara: pueblosvivos@navarramedia.org

Landa Nafarroa Lotu

Landa Nafarroa Lotu

Nafarroako 4 Tokiko Ekintza Taldeek lurraldeen funtzionaltasuna hobetzera bideratutako lankidetza proiektu hau planteatzen dute. Hauek konektibitatearen bidez eskura dauden baliabideen eraginkortasuna optimizatzen dute (digitala, mugikortasuna eta tokiko ekoizpena), sustraitzea errazteko eta biztanleria erakartzeko. Helburua erronka demografikoaren aurka borrokatzea da.
Lurraldeetako konektibitateari heldu, baliabideak optimizatuz, hiru ikuspegitatik:


  • KONEKTIBITATE DIGITALA, tokiko erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuen digitalizazioa bultzatuz, eta pertsonen eta enpresa txikien gaikuntza hobetuz, zerbitzu digital horietara sartzeko eta izapide telematikoak egiteko.
  • KONEKTIBITATEA MUGIKORTASUN JASANGARRIAN, pertsonen eta lurraldearen konektibitatea hobetzeko.
  • TOKIKO PRODUKTUEN ESKAINTZAREN ETA ESKARIAREN ARTEKO KONEKTIBITATEA, landa eremuetako ekonomia bultzatzeko.