RuralNav – Herria bizirik
RuralNav lankidetza proiektu bat da, Nafarroako landa eremuko proiektu berritzaileen bidez erronka demografikoari aurre egin nahi diona
2024tik lankidetza proiektu honetan lan egiten dugu Nafarroako honako erakunde hauekin batera: TEDER Elkartea, Cederna Garalur eta EDER Partzuergoa.
Proiektua bat dator Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren Despopulazioaren aurkako Estrategiarekin. Proiektu horrek ekintza eremu eta jarduera ardatz desberdinak ezarri ditu despopulazioa arintzeko eta Nafarroako landa lurraldeek erronka demografikoei aurre egiteko.
Helburuak
Helburu orokorra erronka demografikoari eta despopulazioari aurre egitea da, lurraldea eraldatzen lagunduko duten ekimen berritzaileak garatuz, biztanleria mantenduz eta biziberrituz. Eta helburu espezifikoak hauek izango lirateke:
Biztanle berriak
Landa eremuan biztanle berriak integratzeko baldintzak hobetzea.
Oinarrizko zerbitzuak
Landa eremuetan oinarrizko zerbitzuak eskuratzen laguntzea.
Bizi kalitatea
Herritarren bizi kalitatea hobetzea bizitzako etapa guztietan.
Gizarte kohesioa
Landa eremuan gizarte kohesioa indartzea.
Berrikuntza
Berrikuntza ekosistemak garatzea eta finkatzea.
Eragin ekonomiko eta soziala
Lurraldeetan eragin ekonomiko eta soziala duten proiektuen garapena sustatzea.
Acciones
Proiektuan egindako ekintzetako batzuk azalduko dizkizugu; horiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke.
Beireko Gizarte Foroa
Herri honetan proiektu pilotua dago, herritar berrien integrazioa lantzeko, dinamizazio profesionalarekin.
Zainketei buruzko diagnostikoa
Nafar Erdialdeko zainketen egungo egoerari buruzko diagnostikoa egitea.
Doako tailerrak
Zainketei, autozainketei eta zahartze aktiboari buruz, lurraldeko hainbat ekimen eta hainbat boluntario talderekin.
Zaintzen duten dendak
Hurbileko saltokiek komunitatean dituzten jardunbide egokiak eta eragina zabaltzeko kanpaina.
Azpimarratzekoak
Zaintzen duten saltokiak kanpaina, lurraldeko hurbileko saltokiek landa komunitatean duten zereginari balioa ematen diona
Landa Berrikuntzako Eskolaren 2024ko doako prestakuntzak, tokiko negozioei digitalizazioan eta sare sozialetan funtsezko ezagutzak ematea ardatz dutenak, negozioak bultzatzeko.
Lotutako albisteak
Jornada sobre nuevas personas pobladoras en los entornos rurales de Navarra
Jornada sobre nuevas personas pobladoras en los entornos rurales de Navarra en el marco del proyecto RuralNav
Nuevo taller gratuito de cuidados, autocuidado y envejecimiento activo
Apúntate a los talleres gratuitos de cuidado, autocuidado y envejecimiento activo del proyecto RuralNAV en Tafalla y Carcastillo
Reserva la fecha: Encuentro de Mujeres Rurales de la Zona Media 2025
Reserva la fecha: Encuentro de Mujeres Rurales de la Zona Media 2025 en octubre centrado en la importancia de los cuidados
Harremanetarako

Olga García Alfaro
Proiektuaren ardura duen teknikaria Erdialdeko Partzuergoan


