Eskatu hitzordua zure gastu energetikoetan aholkularitza doakoa eta pertsonalizatua jasotzeko

Nafar Erdialdeko herrietakoren batean bizi bazara, hitzordua online eska dezakezu, edo energia aholkularitzako zerbitzua zure herrira mugitzea eska dezakezu. Teknikariek zure kontsumoak berrikusiko dituzte, kontratazio energetikoak nola eginda dituzun, eta zure aurrezki marjinaren berri emango dizute; halaber, bonu sozialerako eskubidea duzun identifikatuko dute eta tramitatzen lagunduko dizute. Informazio gehiago.

Erdialdeko Landa Jasangarritasunaren Proiektuari buruzko albisteak

Nuevas tarifas eléctricas

Nuevas tarifas eléctricas

Ante los cambios en la tarifa eléctrica, ¿Qué debo saber? ¿Cómo puedo pagar menos? En el grupo de Acción Local te ofrecemos un servicio de asesoramiento energético público y gratuito para ayudarte a entender estos cambios y echarte una mano en tu factura. Tarifa...

read more
Ayudas a las energía renovables

Ayudas a las energía renovables

Aprobadas nuevas ayudas para la colocación de instalaciones ligadas al autoconsumo y al almacenamiento con fuentes de energías renovables y para la implantación de sistemas térmicos en las viviendas. Infórmate en tu grupo de acción local.   Laguntza berriak...

read more
¡Actúa y rebaja tu factura de la luz!

¡Actúa y rebaja tu factura de la luz!

Deja de quejarte por lo que pagas en tu factura de la luz y ¡actúa! Tienes en tu mano la posibilidad de reducir el coste de la factura y apostar por el ahorro energético.   Argiaren fakturan ordaintzen duzunagatik kexatzeari utzi, eta ekin!  Eskura duzu...

read more

Proiektua

Landa Jasangarritasuna Nafarroako tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza proiektua da: TEDER Elkartea, Cederna Garalur eta EDER Partzuergoa.

Proiektuaren helburuak

1.- Nasuvinsak koordinatutako “Alkatetzen ituna” ekimenari atxikitako toki erakundeei landa garapeneko taldeen laguntza teknikoa bermatzea.

2.- Aurrezpen eta efizientzia energetikoa bultzatzea, baita landa lurraldeetan energia berriztagarriak ezartzea ere. Horretarako, aholkularitza eta laguntza zerbitzu teknikoa emango zaie tokiko erakundeei eta lurralde laguntzaileetako herritarrei.

3.- Lurraldeko toki erakundeen elkarketa eta lankidetza bultzatzea, aurrezpenean, energia eraginkortasunean eta berriztagarrien sustapenean oinarritutako jasangarritasun ekintzak sustatzeko lurralde horietan.

4.- Landa ingurunearen garapen integralean tokiko erakundeetan energia aurrezpena, eraginkortasuna eta berriztagarrien sustapena sustatzeko ekintzak txertatzeko beharra jakinaraztea, sentsibilizatzea eta zabaltzea, eta bertako herritarrengan ere aldekotasuna sortzea.

Nori zuzenduta dago proiektu hau?

Proiektu honen helburua bertako erakundeei eta herritarrei arlo honetan aholkatzea eta laguntzea da. Horiei begira jarduera kolektiboek landa eremuan ekonomia, gizartea eta ingurumena hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak bultzatu nahi dira, energia aurrezteko, energia eraginkortasuna lortzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko.

Toki erakundeak

  • NASUVINSAk Nafarroan kudeatzen duen «Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetza Itunak» ekimenean aholkularitza eta laguntza ematea.
  • Toki Erakundeei energia kontsumoak kontrolatzeko eta murrizteko eta energia berriztagarriak ezartzeko aholkularitza ematea.
  • Energia kontsumitzen duten instalazio publikoen inbentarioa egiten laguntzea (argiteria publikoa eta eraikin publikoak).
  • Energia kontratuak berrikustea, instalazioak bisitatzea hobetzeko, eta energia hobetzeko neurriak proposatzea.

Herritarrak

  • Bertako herritarrentzat zerbitzu teknikoa: etxeetan energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Energia kontratuei eta gizarte bonuaren izapidetzeari buruzko aholkularitza.
Denboraldia

2020ko uztailetik 2021eko irailera.

Aurrekontua

Erdialdean onartutako aurrekontua: 39.600,00 € (FEADER fondoaren finantzaketarekin (%65) eta Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin (%35).

Jarduerak

Aholkularitza
Energia lehiaketa

Energia ona eskuratzeko aholkuak

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Proiektu honen gaiarekin lotutako beste baliabide interesgarri batzuk

Eman izena Erdialdeko Energia Mahaian

Energia baliabide berriztagarriak mobilizatzeko eta eskualdean energia berriztagarrien sektorea dinamizatzeko lan espazioa. Sektore publikoa eta pribatua.

Erdialdeko eguzki mapa

Ikusi IDENAren bisore geografikoan edo eskatu zure teilatuaren ekoizpen potentzialtasunari buruzko informazioa.

“Tokiko erakundeak eta energiaren II. Jardunaldian” egindako hitzaldien bideoen zerrenda.

“Tokiko erakundeak eta energiaren II. Jardunaldian” egindako hitzaldien bideoen zerrenda.

Gida energetikoak

Gida

Etxean energia aurrezteko.
Energia gutxiagorekin hobeto bizi.

Gida

Etxean energia aurrezteko.
Energia gutxiagorekin hobeto bizi.

Bonu sozialari buruzko informazio-liburuxkak hainbat hizkuntzatan

Aholku energetikoak

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.