Eskatu hitzordua zure gastu energetikoetan aholkularitza doakoa eta pertsonalizatua jasotzeko
Nafar Erdialdeko herrietakoren batean bizi bazara, hitzordua online eska dezakezu, edo energia aholkularitzako zerbitzua zure herrira mugitzea eska dezakezu. Teknikariek zure kontsumoak berrikusiko dituzte, kontratazio energetikoak nola eginda dituzun, eta zure aurrezki marjinaren berri emango dizute; halaber, bonu sozialerako eskubidea duzun identifikatuko dute eta tramitatzen lagunduko dizute. Informazio gehiago.
Erdialdeko Landa Jasangarritasunaren Proiektuari buruzko albisteak
Ayudas a entidades locales para la transición energética 2025
Las Ayudas de Transición Energética 2025 para entidades locales para proyectos de renovables y redacción de planes de movilidad sostenible
Artajona acoge la jornada Conectando Pueblos-Herriak Konektatzen
Artajona acoge la jornada de divulgación Conectando Pueblos-Herriak Konektatzen, sobre cohesión territorial a pie y en bici
Ayudas para cambio de caldera en viviendas
Se ha aprobado la convocatoria de ayudas para el cambio de caldera por climatización renovable en viviendas navarras en 2024
Proiektua
Landa Jasangarritasuna Nafarroako tokiko ekintza taldeen arteko lankidetza proiektua da: TEDER Elkartea, Cederna Garalur eta EDER Partzuergoa.
Proiektuaren helburuak
1.- Nasuvinsak koordinatutako “Alkatetzen ituna” ekimenari atxikitako toki erakundeei landa garapeneko taldeen laguntza teknikoa bermatzea.
2.- Aurrezpen eta efizientzia energetikoa bultzatzea, baita landa lurraldeetan energia berriztagarriak ezartzea ere. Horretarako, aholkularitza eta laguntza zerbitzu teknikoa emango zaie tokiko erakundeei eta lurralde laguntzaileetako herritarrei.
3.- Lurraldeko toki erakundeen elkarketa eta lankidetza bultzatzea, aurrezpenean, energia eraginkortasunean eta berriztagarrien sustapenean oinarritutako jasangarritasun ekintzak sustatzeko lurralde horietan.
4.- Landa ingurunearen garapen integralean tokiko erakundeetan energia aurrezpena, eraginkortasuna eta berriztagarrien sustapena sustatzeko ekintzak txertatzeko beharra jakinaraztea, sentsibilizatzea eta zabaltzea, eta bertako herritarrengan ere aldekotasuna sortzea.
Nori zuzenduta dago proiektu hau?
Proiektu honen helburua bertako erakundeei eta herritarrei arlo honetan aholkatzea eta laguntzea da. Horiei begira jarduera kolektiboek landa eremuan ekonomia, gizartea eta ingurumena hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak bultzatu nahi dira, energia aurrezteko, energia eraginkortasuna lortzeko eta energia berriztagarriak sustatzeko.
Toki erakundeak
- NASUVINSAk Nafarroan kudeatzen duen «Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetza Itunak» ekimenean aholkularitza eta laguntza ematea.
- Toki Erakundeei energia kontsumoak kontrolatzeko eta murrizteko eta energia berriztagarriak ezartzeko aholkularitza ematea.
- Energia kontsumitzen duten instalazio publikoen inbentarioa egiten laguntzea (argiteria publikoa eta eraikin publikoak).
- Energia kontratuak berrikustea, instalazioak bisitatzea hobetzeko, eta energia hobetzeko neurriak proposatzea.
Herritarrak
- Bertako herritarrentzat zerbitzu teknikoa: etxeetan energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak eta energia berriztagarrien sustapena.
- Energia kontratuei eta gizarte bonuaren izapidetzeari buruzko aholkularitza.
Denboraldia
2020ko uztailetik 2021eko irailera.
Aurrekontua
Erdialdean onartutako aurrekontua: 39.600,00 € (FEADER fondoaren finantzaketarekin (%65) eta Nafarroako Gobernuaren finantzaketarekin (%35).
Jarduerak
Energia ona eskuratzeko aholkuak
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
Proiektu honen gaiarekin lotutako beste baliabide interesgarri batzuk
Eman izena Erdialdeko Energia Mahaian
Energia baliabide berriztagarriak mobilizatzeko eta eskualdean energia berriztagarrien sektorea dinamizatzeko lan espazioa. Sektore publikoa eta pribatua.
Erdialdeko eguzki mapa
Ikusi IDENAren bisore geografikoan edo eskatu zure teilatuaren ekoizpen potentzialtasunari buruzko informazioa.
“Tokiko erakundeak eta energiaren II. Jardunaldian” egindako hitzaldien bideoen zerrenda.
“Tokiko erakundeak eta energiaren II. Jardunaldian” egindako hitzaldien bideoen zerrenda.
Gida energetikoak
Gida
Etxean energia aurrezteko.
Energia gutxiagorekin hobeto bizi.
Gida
Etxean energia aurrezteko.
Energia gutxiagorekin hobeto bizi.
Bonu sozialari buruzko informazio-liburuxkak hainbat hizkuntzatan
Aholku energetikoak
Dispositivos móviles y sobreconsumo energético
💻📱 Dispositivos móviles y sobreconsumo energético. Cada mensaje, cada publicación, todo lo que hacemos en nuestros correos y RRSS consume energía en tu dispositivo y en los servidores centrales. ⚠️ Piensa antes si es realmente necesario #CuidadaníaActiva: el motor de...





